XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gosaria: 255 pezeta.

Bazkaria: 1.689 pezeta.

Afaria: 1.226 pezeta.

Osoa: 5.415 pezeta.

Kilometrokoa: 32 pezeta.

28. artikulua. Jubilazioa eta ezgaitasuna.

1.194/1985 Errege Dekretuak xedatutako ondorioetarako, eta jubilazio ordainsariaren %100arekin jubilazio aurreratua hartzeko aukera indarrean dagoen bitartean, langileak 64 urterekin jubilatzeko eta haien ordez beste batzuk hartzeko konpromisoa hartu du enpresak.

60 urte izanik, enpresan 30 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten eta jubilatzea erabakitzen duten langileek, jubilazio sari bat lortuko dute, ondoko eskalaren arabera:

60 urterekin beren alokairuaren 150 egun.

61 urterekin beren alokairuaren 132 egun.

62 urterekin beren alokairuaren 114 egun.

63 urterekin beren alokairuaren 96 egun.

64 urterekin beren alokairuaren 78 egun.

VI. BERME SINDIKALAK ETA ZIGOR ERREGIMENA

29. artikulua. Berme orokorrak.

Bi alderdiek espreski hitzartu dute enpresako batzordekideek Gipuzkoako Ospitaleratze eta Laguntza Sanitarioko Osasun Zentroetarako 1985 urteari dagokion probintziako hitzarmen kolektiboak onartzen dituen eskubideak izango dituztela.

Gaueko zerbitzuan ari den enpresako batzordeko kideren batek ordu sindikalak hartzeko baimena eskatzen badu behar bezalako aurrerapenez, kide horrek eskubidea izango du eginkizun sindikaletarako orduak hartu dituen gau horri dagokion gaueko plusa jasotzeko.

Baimen honi dagokionean eta esandakoaren eraginetarako, egitatea sortu duen eguna izango da kontuan.

Enpresako batzordearen eta langileen delagatuen eskubide eta bermeak:

Indarrean dagoen legerian adierazitakoa kaltetu gabe, enpresako batzordeak, bere kideek eta langileen delegatuek honako eskubideak izango dituzte:

a) Alokairu errealaren arabera ordaindutako 35 ordu hilean, beren jarduera sindikala egikaritzeko enpresa barruan zein kanpoan.

b) Enpresari langileen onurarako izango diren neurriak aplika ditzan proposatzeko eskubidea.